XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irakur orain Errenteriar gudu-gizonen eta itsas-gizonen izen eta egin haiek.
MATXIN ERRENTERIKO TA URANZULiburu ta paper askotan mintzatzen da honezaz.
Honela dio K. Etxegaraiko-k, Gamonek Matxin-i buruz esandako itz kartsuak aipatuaz.
Eta Soraluzek:
Frantses gerra-gizonek 1521 eta 1523-an Ondarribia eraso zutenean Errenteriko Matxin biziki nabarmendu zen, bai hiri hori defendatzen eta bai Iger-eko gazteluari laguntza ematen.
Egitate horretan errenteriar bizkor askok lagundu zioten, eta Hiriak berak eman zion bere diru-laguntza Ondarribiari.
Izan ere, guduak sortutako gastuei arpegia emateko, eskuarte mardultxoa bidali zuen Errenteriak.
Matxin Errenteriko ta Uranzuk zerbitzu bat baino geiago egin zion hiriari.
Bertako diru-arazoetan parte artu zuen, eta Pasaiako portutik artillea atera nai zuten merkatari nafarrekin egiune batzuk izenpetu zituen Hiriaren partetik.
Arazo hoietan, Tristan Ugarteko kapitana izan zuen lankide.
Parrokiari ere eskuerakutsi eder bat egin zion:
Kasulla hori, botazione egunean kantatzen zen mezatan
Hala ta guztiz, ez zituen Matxinek bere azio arrigarriak Errenterian egin, ez eta Ondarrabi inguruetan ere, Argeliaren inguruko itsasoetan baizik,